XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barre-algaraz lehertu da bera orduan.

Eta ni neu ere, algaraz hasi naiz besterik ezinean. Hura izua!.

Orduantxe erreparatu dut lehenengo aldiz gu biok jendeak inguratzen gintuela, eta batek edo bestek begiratu ere egiten zigula jakin-minez.

Zoragarri zegoen eguraldia.

Zerua garden, urdin, sakon.

Airea, berriz, epel, nabarmenki berotzen ari, eta giro osoa sargorirako abian.

Oinez abiatu gara Amaratik Urgull aldera.

Easo kalea bukatzerakoan, eta Londres Hotela ezkerretan uztean, Kontxako badia agertu da gure aurrean, baita Santa Klara uhartea ere; eta atzean Kantauri itsaso ezin urdinagoa.

Une berean, kresal usain sarkorrezko haize bala batek errezebitu gaitu, gu gazteok eta bera ere gazte, gure zainetako odola irratzarriz.

Bizi nintzela senditu dut azkarki, eguna eta geroa nireak zirela.

Nautiko zuri dotorearen parean gelditurik, gizaseme buruzuri pare bat ari zen berriketan, mainu arropak besapean.

Eta gaztelania aberats eta harroz mintzo zirela iruditu zait, geure parajeetan entzun ohi ez den doinukoa: .

Kaira heldu gara, eta hamar minutuz egon behar izan dugu zai eskailera luze ilunean: esan dute sasi-jakintsu batzuk.

- Zer diozu zuk, Gurutze?- galdetu diot. - Eztakit.

Patagoniatik heldutako piztia bitxi gisa begiratu digute gehienek.